Skip to main content

BADATOZ UDAKO OPORRAK!

Oporrekin batera, aisialdian elkarrekin disfrutatzeko egun piloa dator. Hori dela eta, ondo pasatzen duzuen bitartean zuen txikiek (eta helduek), sare sozialez egiten duten erabilera desegokiari aurre egiteko dekalogoa gogorarazi nahi dizuegu HeziDigiko kideek. Horrela, familia osoaren ongizate emozionala zaintzen lagunduko dugu, ikastolan bertan sortutako tresna erabiliz.

Orobat, atsegin handiz adierazten dizuegu ehundik gora familiek helarazi duzuela dekalogoarekiko atxikimendua: ESKERRIK ASKO! 

Azkenik, hitz ematen dugu oporretatik bueltan  zuekin batera gaiari eutsiko diogula, guztion kontzientzia eraikiz, betiere gure txikien zoriontasuna bermatzeko asmoarekin. Bien bitartean, oso ondo pasa!!!