ASTE KULTURALERAKO INFORMAZIOA
Datorren astean ikastolako Aste Kulturala ospatuko dugu. Burutuko ditugun ekintzak direla eta, honako hauek hartu behar dituzue kontuan:
HH4 eta HH5 Zornotza Aretora joango gara film bat ikustera. Egun horretan EZ DA SARRERA MALGURIK EGONGO 4 eta 5 urtekoentzat eta 09:00etan GELAN egon beharko dute. Arropa eta zapata erosoak ekartzea komenigarria da, eta euria eginez gero, aterkia eta jaka aproposa.
- HH 1 eta HH2; mailatako ikasleek Korrika Txiki-txikia egingo dute. Egun horretan 09:15ean gelan egotea gomendatzen da.
- HH3, HH4 eta HH5; mailetako ikasleek Korrika Txiki-txikia egingo dute. Egun horretan EZ DA SARRERA MALGURIK EGONGO 3, 4 eta 5 urtekoentzat, eta 09:00etan GELAN egon beharko dute. Kontuan izan umeek korrika egin beharko dutela, beraz, arropa eta zapatila aproposak ekartzea eskatzen dizuegu.
- Korrika Txiki-txikia 09:45ean hasiko da.
BI EGUNOTAN PUNTUALTASUNA ESKATZEN DUGU, MESEDEZ.