Skip to main content

GARAPENA ETA MATERIALA

Zeinen ondo pasatzen duten gure txikienek!

Haurren garapen osasuntsua eta osoa bermatzeko zein beren ikaskuntza-bidea dibertigarria izan dadin, beraien adinera eta garapen-momentura egokitutako material eta espazioak eskaintzen dizkiegu.

Esplorazioaren, manipulazioaren eta sormenaren bidez, egunero-egunero jolas librea eta bideratua uztartzen ditugu, haur bakoitzak bere erritmoan esperimentatu dezan. Modu horretan, mugimendua, elkarlana eta jakin-mina bultzatuz, jolasaren bidez hazten, ikasten eta gozatzen dugu!