2023-24 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA
Guraso agurgarriak,
2023-24 Ikasturterako matrikulazio garaia da eta urte bateko mailan matrikulatutako ikasle guztiek, irailetik aurrera 2 urteko mailan matrikula egiteko prozesu honetan parte hartu beharko dute.
Jarraibideak:
- Eskabideak aurkeztekoepea otsailaren 13tik 24ra arteluzatuko da, biak barne. Eskabidea ikastolan, edo Interneten bidez egingo da.
- Entregatu beharreko dokumentazioa:
- Baliozko familia erroldatze-ziurtagiria (udaletxean eskatu behar da)
- Familia liburuaren fotokopia (guztiena)
- Guraso edo legezko tutoreen NAN fotokopia
- Beharrezkoak badira hurrengokoen egiaztagiriak: familia ugaria, erditze multipleko jaiotza, guraso bakarreko familia, desgaitasuna, familia-harrera, genero indarkeriaren biktima, terrorismoaren biktima.
- Ikastolatik pasatu gabe, eskabidek Internet bidez aurkeztu nahi dutenentzat, hemen duzue GIDA bat.
- Eskabideak Ikastolan bertan egin nahi duzuenontzat, Alexian, elkarrizketa ataletik hitzordua hartu dezakezue. Horretarako hurrengo pausuak jarraitu:
APPtik:
- Alexiako App-ra sartu eta hasierako orriak kokatu.
- Seme-alaba bat baino gehiago baduzue Ikastolan, dagokion seme-alaba aukeratu (goian eskuma aldean).
- Hasierako orrian, beheko menuan, “elkarrizketak” sakatu.
- Elkarrizketak atalean + botoia sakatu eta “Amaia Urizar” aukeratu.
- Egokien duzuen ordutegia aukeratu (ez baduzue ordutegi egokirik ikusten jarri harremanetan).
Ordenagailutik:
- Alexia zabaldu (Alexia)
- Elkarrizketak sakatu (ezkerrekok menuan)
- Elkarrizketak atalean “Eskatu” botoia sakatu.
- Pausuak jarraitu:
- Hautatu seme-alaba
- Nori eskatzen diozu? Amaia Urizar aukeratu.
- Egokien duzuen ordutegia aukeratu (ez baduzue ordutegi egokirik ikusten jarri harremanetan).
Ondo izan.