2024-2025 IKASTURTERAKO ONARPEN PROZESUA
Guraso agurgarriak,
2024-2025 Ikasturterako matrikulazio garaia da, eta urtebeteko gelan dauden ikasle guztiek 2 urteko gelarako matrikula egin beharko dute.
JARRAIBIDEAK:
- Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 7tik 23ra arte luzatuko da, biak barne. Eskabidea ikastolan edo Internet bidez (ikasgunea) egin ahal izango da.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Baliozko familiaren erroldatze-ziurtagiria (udaletxean eskatu behar da).
- Familia liburuaren fotokopia (guztiena).
- Guraso edo legezko tutoreen NAN fotokopia.
- Kasuan kasuan, agian beharrezkoak izango dira, halaber, honako egiaztagiri hauek: familia-ugariarena, erditze multipleko jaiotzarena, guraso bakarreko familiarena, desgaitasunarena, familia-harrerarena, genero indarkeriaren biktima izatearena, terrorismoaren biktima izatearena edo beste.
- Ikastolatik pasatu gabe, eskabidek Internet bidez aurkeztu nahi duzuenontzat, hemen jarraibideen GIDA bat.
- Eskabideak Ikastolan bertan egin nahi duzuenontzat, Alexiako elkarrizketa ataletik hitzordua hartu dezakezue. Horretarako hurrengo pausuak jarraitu:
APPtik:
-
- Alexiako App-an sartu eta hasierako orrian kokatu.
- Seme-alaba bat baino gehiago baduzue Ikastolan, dagokion seme-alaba aukeratu (goian eskuma aldean).
- Hasierako orrian, beheko menuan, “elkarrizketak” sakatu.
- Elkarrizketak atalean “+” botoia sakatu eta “Amaia Urizar” aukeratu.
- Egokien duzuen ordutegia aukeratu (ez baduzue ordutegi egokirik ikusten, jarri gurekin zuzenean harremanetan).
Ordenagailutik:
-
- Alexia zabaldu (Alexia).
- Elkarrizketak sakatu (ezkerreko menuan).
- Elkarrizketak atalean “Eskatu” botoia sakatu.
- Pausuak jarraitu:
- Hautatu seme-alaba.
- Nori eskatzen diozu? Amaia Urizar aukeratu.
- Egokien duzuen ordutegia aukeratu (ez baduzue ordutegi egokirik ikusten jarri harremanetan).
Amaia Urizar ADMINISTRARIA
946 732 950 • amaiaurizar@zornotzaikastola.eus • www.andramarizornotzakoikastola.eus