IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA: SUKARRIETA
HH 3, 4 eta 5 urteko ikasle eta irakasleok ikasturteari amaiera emateko Sukarrietara joatea pentsatu dugu. Eguraldia dela eta, aldaketarik egongo balitz, datorren astean jakinaraziko genizueke.
- Umeak arropa erosoarekin bidali.
- Bainujantzia jarrita eraman behar dute.
- Etxetik krema emanda etor daitezela.
- Eguzkitako txapela soinean ekarri behar dute (izenarekin).
→ MOTXILA BARRUAN:
- Bazkaria: piknika eskatu duenak motxila ekarri beharko du eta ikastolan sartuko diogu jatekoa. Piknika eskatu EZ duenak bazkaria etxetik ekarri beharko du.
- Aldatzeko mudak (kuleroak edo galtzontziloak).
- Toaila txiki bat.
Besterik gabe.
HH3, 4 eta 5eko tutoreak.