Skip to main content
HAZIAOharrak

HH3: Gurasoen laguntza

By 2022/11/03No Comments

Kaixo familia!
Oraingo honetan laguntza eske gatoz. Aste honetan ETXEA gaia lantzen hasi gara eta proiektu politak
ditugu esku artean.

Horretarako, komuneko papereko “tutuak” behar ditugu. Pixkanaka gelara ekartzea
eskertuko genuke!

Bestalde, asteburu honetarako lantxo bat bidaliko dizuegu. Ziur gustatzen zaizuela! Ostiralean plantilla
bat eramango dute etxera, bertan familiako argazkia itsatsi (hobe horizontalean) eta familiaren inguruko
zerbait idatzi.

Beste barik, asteburu ona izan!

Tutoreak