MARTIN TXIKI ETA BASAJAUNAREN IPUINA
Dakizuenez, udazken honetan, 4 urteko gelan Martin Txiki eta Basajaunaren ipuina izan dugu abiapuntu, eta haren inguruan hainbat jarduera prestatu ditugu.
Ipuinak kontatzen digun moduan, Martin Txikik ezin zuen ogirik jan, garia Basajaunek baitzuten. Baina, garia lortzeko trikimailu bat erabiliz, gizakiek garia eskuratu eta, horri esker, ogia egiten ikasi zuten.
Istorio horretatik abiatuta, guk ere ogia egiten ikasi nahi izan dugu! Horretarako, lehenengo, errezeta landu dugu: zein osagai behar ditugun, jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren eta nola prestatu behar dugun ikasi dugu. Egun batez benetako okin bilakatu gara!
Eskuekin lanean aritu gara: osagaiak nahastu, orea prestatu eta gure ogitxoak egin ditugu. Emaitza ezin goxoagoa izan da! Gainera, etxera eraman ditugu, familian dastatzeko aukera izan dezazuen.
Orain, zuen txanda da! Etxera eraman duzuen errezeta abiapuntutzat hartuta, etxean ere ogia egitera animatzen zaituztegu. Ziur esperientzia goxoa eta dibertigarria izango dela!
On egin eta gozatu familiako okin-lanaz!






