KEZKAMUXELAK Guatemalan sortu ziren. Urte asko dira Guatemalako haurrek panpin hauek egiten dituztela txotxez, oihal zatiez eta hari puxketaz. Gauean, oheratzerakoan, kezka bana kontatzen diete eta burukoaren azpian gordetzen dituzte. Horrela, kezkarik gabe itzartzen dira goizero haurrak Guatemalan. Ohitura hau jarraituz, HH 5 urteko haur bakoitzak bere kezkamuxela sortu du eta egunero oheratu aurretik kezkak kontatzeko erabiltzen dute.
Pribatutasun laburpena
Webgune honek cookie-ak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa bildu eta berreskuratzeko. Orokorrean, teknologia horiek helburu ezberdinetarako balio dezakete, hala nola, zu erabiltzaile gisa aitortzeko, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko edo edukia erakusteko modua pertsonalizatzeko.