Gurasoak,
Loraldia Eskolatik zuen seme-alabekin ,azaroan, elkarrekin landu dugun Ttipia Proiektua bere amaierara iritsi dala esateko idazten dizuegu. Gure kultura garaikideko artista plastikoak eta beraien adierazpideak ezagutu dituzte, eta beraien buruetan sortutako ideietatik, artelan propioak sortu.
Artearen bidez, kultur sormenaren parte bilakatu dira eta sormena esperimentatuz, egungo 4 artisten esperientziak, ideiak, sorkuntzarako materialak eta artelanak ezagutu dituzte. Gainera, ezagutza hori sorpresatik, emozioetatik eta euskarri erakargarrien ikuspuntutik planteatu izan denez, asko disfrutatu dutela uste dugu. Guretzat ere oso aberasgarria izan da; pila bat ideia berri eman dizkigute. Haur dibertigarriak, jakintsuak, ingeniosoak eta alaiak dituzue.
Gure partetik, saioetan bizitakoaz, beraien artelanak erakusketa baten ikustearen esperientziaz, sorkuntzaz, arteaz eta kulturaz hitz egiteko tarte bat hartzera animatzen zaituztegu.
Sormen prozesuaren ondorioz, zuen artista ttipien artelanetaz disfrutatzeko urtarrilaren 14tik 28ra Zelaieta Zentroko erakusketa espazioan ikusgai egongo den erakusketa ikustera joateko gonbita luzatzen dizuegu.
Gora zuen artista ttipiak, gauza guztien gainetik, sortzaileak eta zoriontsuak dira eta!
Erika Uranga Basterra
Loraldia Eskolako Koordinatzailea