Andramari Zornotzako ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntzari/irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdi guztiak bildu eta haien trataerari koherentzia emango dion egitasmoa da Hizkuntza Proiektua.
Bere hezkuntza- eta hizkuntza-proiektuaren ardatza euskara izanik, ikastolak euskaldun eleaniztunak formatu nahi ditu. Hau da, bertako hizkuntza propioa (euskara) eta kontaktuko hizkuntzaz gain (gure kasuan, gaztelania), atzerriko hizkuntza batean (ingelesa) ere nahikotasun maila lortzea nahi dugu, bai eta laugarren hizkuntza bati buruzko (frantsesa) gutxieneko ezagutza barneratzeko aukera ere eskaintzea.