Skip to main content
Joan zen domekan Andramarin jardunaldi berezia bizi izan genuen. Izan ere, Hot Shots Etxano taldea anfitrioi lanetan, hockey jardunaldia antolatu zuten. Goiz osoan, kanpotik etorritako hainbat talderekin batera, partidu ugari jokatu zituzten, eta giro aparta sortu zen ikastolako frontoian. Partiduez gain, joaldunak ere bisitari izan genituen, eta talde guztien artean sortutako giroak errepikatzeko gogoa utzi zuen.
Argazkiak ikusi nahi dituzu? Anboto astekariak argazki galeria egin du. EGIN KLIK HEMEN IKUSTEKO.