Skip to main content

Dakizuen bezala, Ibaizabal Ikastola Andramari Zornotzako Ikastolaren jarraipen naturala da. Izan ere, beste lau ikastolarekin batera sortu genuen guk geuk ere, geure seme-alabek HHn hasitako ibilbidea balio, testuinguru eta ildo beretik jorratzeko.

Ibaizabal Ikastola matrikulazio garairako prestatzen hasi da. Martxoaren 28an aurrematrikula epea zabalduko du, eta ate irekien jardunaldiak ere hasiko ditu.

Osasun egoera dela eta, Ibaizabalek aurrez aurre eskainiko dituen ate irekien jardunaldiek aforo mugak izango dituzte eta ondorioz, 3 aukera eskainiko ditu aurten.

Eskaintza akademikoaren inguruko azalpenak jaso dituzten familientzat, bisita gidatua eta zalantzak argitzeko:

  • Martxoaren 28an 17:30etan
  • Martxoaren 28an 18:15tan

Eskaintza akademikoaren inguruko azalpenik jaso EZ duenarentzat, informazioa jasotzeaz gain bisita gidatua eskainiko zaio:

  • Martxoaren 29an 18:00etan

Ate irekietako saioetan izena emateko egin klik ondorengo botoietan, egokien zaizuen data eta ordua aukeratuta. Izena emateko azken eguna martxoaren 25a izango da.



                              

LANBIDE HEZIKETAKO ATE IREKIAK, MAIATZEAN

Maiatzean Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloak ikasteko aukerei buruzko informazio saioa antolatuko du Ibaizabal Ikastolak.

Saioan parte-hartzeko izena emateko aukera atal honetan izango da laster eskuragai.

Gehiago ezagutzeko azpiko botoian klik egin dezakezu.