Skip to main content

IBILALDIA 2023: BOLUNTARIO BILA

(Zubi Zahar Ikastolako mezua)

Datorren maiatzaren 21ean egingo da Ibilaldia Ondarroan. Egun horretan jaia behar den moduan ateratzeko, ordea, zuen guztion laguntza beharko dugu antolatzaileok.

1.100 boluntario beharko ditugu egun horretako lanak egiteko. Hauek dira, zehazki, egin beharrekoak: sarrerak zaintzea, edarien txosnetan aritzea, ogitartekoen txosnetan aritzea, diru-trukeetan egotea, segurtasunaz arduratzea, mantenu lanak egitea, muntaia eta desmuntaia egitea, trafikoa gidatzea, aparkalekuak koordinatzea, garbiketa, osasun zerbitzua ematea, zozketa egitea, txahal/oilasko eta piper pintxoak saltzea, elektrizitate nahiz iturgin-lanak egitea eta arropa saltzea.

Zuen ikastolan 12-15 laguneko taldea batzea eskatu nahi dizuegu, guneetako txosnetan (edariak edo ogitartekoak) lan egiteko. Lau guneko ibilbidea prestatu dugu eta gune bakoitzean edari eta ogitarteko txosna bana jarri ditugu.

 

Taldean parte izateko eman izena galdetegi honetan.