23. KORRIKA
1980an izan zen lehenengo Korrikan, Andramari Zornotzako Ikastolak gogo handiz hartu zuen parte.
Handik aurrera 2 urterik behin egiten da eta Euskal Herriko ohitura bihurtu da. Handi zein txiki, euskarari bultzada ematen dion ekimenaren parte izatea da gure ikastolak duen nahia.
Dakizuenez, ostegun honetan, martxoaren 14an Korrika hasi da Irunen (ibilbidea). Zornotzatik martxoaren 22an pasatuko da, eta Andramari Zornotzako Ikastolan dagoeneko beroketa lanetan gabiltza. Izan ere, datozen egunotan geletan motibazioa pizteko era guztietako ekintzak egingo ditugu: lekukoak, abestiak, petoak…
Data hurbiltzean, martxoaren 21ean hain zuzen ere, gure ikastolako txiki-handiek Korrika txiki-txikia ospatuko dute ikastolako inguruetatik. HH1etik hasi eta LH3ra arte. Horiek amaitzen dutenean, LH4, 5 eta 6koei pasatuko diete lekukoa, eta herrira doan Korrika Txikiari emango diote hasiera.