Skip to main content

Ikastola kide agurgarriok:

Lehenik eta behin, eskerrak eman gure deialdiari arduraz eta tinkotasunez erantzuteagatik.

Asteartean, euskal gizarteari mezu bateratua helarazteko elkartu ginen zazpi lurraldeetako ikastolak.  Izan ere, Euskal Hezkuntza Sistema propiorako bidean, eredu berri, ezberdin eta eraldatzaile bat aldarrikatu genuen. Baina ez hori bakarrik, Ikastolok talde sendoa garela ere erakutsi genuen asteartean. Hezkuntza eragile garen hortatik, gure ardura eta konpromezua azalduz, beti elkarlanerako  bideak irekiaz.

Atxikita bidaltzen dizuegu prentsa oharra.

Eskerrik asko