Skip to main content

Ekainaren 11 hurbiltzen ari da, eta bagoaz jaialdiaren inguruko gauzak zehazki jakiten. Hemen jaialdiko bazkariari eta ekintzei buruzko informazioa:

BAZKARIA

Bazkaria 14:00 izango da, lehengo asteko egitarauan 15:00 jartzen bazuen ere. Egitaraua aldatu da, beraz. Hemen doa egitaraua:

Bazkariko menuak:

Helduak (16€)

  • Patatak errioxar erara
  • Entsalada
  • Oilasko ½
  • Natilak

(Ura eta ardoa barne)

Haurrak(12€)

  • Makarroiak
  • Oilasko ½
  • Natilak

Menu begetearianoa, beganoa, alergikoentzat… eskatzeko aukera egongo da. Hori idazkaritzan tiketa eskatzeko orduan jakinarazi beharko da.

Tiketak idazkaritzan egongo dira salgai ekainaren 3tik 7ra. Mesedez, dirua justu ekartzen saiatu.

EKINTZAK

Bestalde egun horretan egingo diren jardueren informazioa hemen duzue ikusgai. Eguraldi ona eta txarra kontuan izanda aldaketak egongo dira.

HH_LH_DBH_EKINTZA ETA JARDUERAK