IKT: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia

Hezkuntza eraldaketa digitalean murgilduta dago. Andramari Zornotzako ikastolak digitalizazio plana martxan du eraldaketa horretan urratsak eman eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) ikastolako irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazio prozesuetan txertatzeko. Ikastolako komunitate osoari eragiten dion plana da, ikasle, irakasle, ikastetxeko gainontzeko lankide eta familiak aintzat hartzen dituena.

Plan digitalak bere baitan biltzen ditu material berriak sortzeko, ikastolako komunitateko kide guztien gaikuntza digitala lortzeko, azpiegitura digitalak garatzeko eta praktika aurreratuak martxan jartzeko ekintzak.

Bost esku-hartze arlotan daude banatuta ikastetxeetan lantzen diren eraldaketa digitalerako planak: Irakasleen konpetentzia tekno-pedagogikoak; ikasleen konpetentzia digitalak; ikastetxeen gobernantza digitala; azpiegitura eta euskarri digitalak, eta; eraldaketa digitaleko esperientzia aurreratuak.

Arlo Digitalean Gai diren Hezkuntza Erakundeentzako Europako markoan (DigCompOrg) proposatutako elementuen baitan antolatzen ditugu ikastolaren helburu eta estrategiak arlo digitalean.

Estrategia eta helburu horiek gauzatzeko urtero berritzen dugu Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD), baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna. IPDak ikastolak arlo honetan duen egoeraren analisia jasotzen du, estrategia digitaleko helburuak zehazten ditu eta helburu horiek lortzeko ekintzak proposatzen ditu.

Informazio gehiago: