Skip to main content

Ospakizun egun ederrak izan genituen aurreko astean eta bukaera ezin hobea inauteri egunarekin. 

2 urteko geldialdiaren ostean irrikitan geunden egun hau ospatzeko eta goiz goizetik jai giroa nabarmena zen ikastolan. Ikasle zein langileak dantza eta mozorroz alaitu zuten ikastolako sarrera. 

Arratsaldean berriz, mozorroari azken ikutuak eman eta jaialdirako prestatu ginen.

Primerako dantzak ikusteko aukera izan genuen! Eta indarrak berreskuratzeko txokolate goxoaren amaitu genuen arratsaldea.

Zuen seme-alaben dantzak eta abarrak laster ikusi ahal izango dituzue intranetean familien txokoan.

Dena maketatuta dugunean asteko buletin bidez jakinaraziko dizeugu.

 

Zelan sartu Andramari Drive-n?

Ikastolak tutore edo guraso bakoitzari sortutako ikastolako emaila izango da sarbide bakarra familia bakoitza bere sesio pribatura sartu eta material grafikoa jasotzeko.

Beraz, ez badakizu zein den galdetu hemen: ikt@zornotzaikastola.eus