Skip to main content

IRAES ETA EUSKARA TALDEA

Joan den ostiralean, maiatzaren 31n, IRAESen eta Euskara Taldean parte hartzen duten DBHko ikasleak Otxandioko Hontza Extremera joan gara txangoan. Gainera, IRAESen baitan sustatzen den ohiturei jarraituz, garraio kolektiboan egin dugu joan-etorria: trenez Lemoara eta Bizkaibusen Otxandiora. Eta, amaitzeko, oinezko ibilaldia Otxandio inguruko basoetan, Hontza Extremera heldu arte.

Arbolaz arbola soketan zehar ibili ostean, bazkaldu eta Otxandioko herrigunera itzuli ostean, orientazio-saioa egiteko astia ere hartu genuen.

Helburu bikoitza izan du txangoan: batetik, talde horretako kideek euskararekiko eta ingurunearekiko duten atxikimendua indartzea eta, bestetik, urte osoan zehar ikasleok egin duten lan bikainari txapela ipintzea. Helburu bata zein bestea lortu ditugulakoan gaude.