Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Jull Kanpaina: bozkatzera!

By 2023/03/23No Comments

Nafarroako Ikastolek antolatutako “JUUL Kanpainak” 25 urte bete ditu aurton. Andramari Zornotzako Ikastolak ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten dituen ekimen desberdinen artean kokatzen da “JUUL Kanpaina”. Baina zertan datza ekimen hau? Laburbilduz, HH3tik DBH4ra arteko ikasle guztiek beraien euskarazko idazle eta ilustratzaile gogokoena bozkatu beharko dituzte. Bozketa honek benetako hauteskunde bat sinbolizatuko du, bere erroldarekin, bozka txartelekin, kutxatilekin…