Skip to main content

Duela aste batzuk ikastolan abian jarri zen kaligrama lehiaketa bere bigarren fasean sartuko da datorren astetik aurrera.

Bigarren fase honetarako, egindako lan guztien artetik, kategoria bakoitzean bozka gehien jaso zituzten hiru lanak joango dira ikastolako ordezkari gisa. Aurreko aste osoan zehar gure komunitateko irakasle, guraso eta langile guztiok izan genuen bozka emateko aukera eta hauek izan dira kategoria bakoitzeko hiru kaligrama bozkatuenak.

A KATEGORIA

                                                       

B KATEGORIA

Datorren aste osoan zehar (martxoaren 13tik 19ra), gure ikastolatik bidalitako kaligramak beste ikastetxe batzuetako lanekin batera ikusgai izango dira Zelaietako erakusketa gelan. Aukera duzuenok, anima zaitezte hauetaz gozatzera eta zuen botoa ematera, egileek biziki eskertuko dizuete!

Zorionak egile guztioi egindako lanengatik, hiru aukeratu behar izan badira ere, maila altuko lan mordoaz gozatu ahal izan dugu eta.

 

Eskerrik asko!