Skip to main content

KALIGRAMA LEHIAKETAREN AZKEN FASEAREN EMAITZAK

Aurreko baten Kaligrama lehiaketaren berri eman genizuen; orain, berriz, lehiaketaren azken fasearen emaitzen berri ematera gatoz. Izan ere, azken fase honetarako 6 kaligrama aukeratu genituen, ikastolako komunitate guztiaren botoekin.

Bada, aurkeztutako ikastetxeen artetik, Andramari Zornotzako ikastola izan da sari gehien lortu dituena, herritarren botoan ez ezik, epaimahiaren botoan ere. Izan ere, emaitzarik altuenak gureak izan dira.

Hona hemen irabazleen eta beraien lanen izenak:

  • Hodei Etxebarria LH5 – “Gora Maitasuna”
  • Malen Goyoaga LH5 – “Kitarra jotzen”
  • Ander Laso LH6 – “Nire amama maitea”
  • Malen Amallobieta DBH2 – “Denborak elkartzen gaitu”
  • Naroa Galindo DBH3 – “Lore Taupadak”
  • Gorka Etxebarria DBH3 – “Amama maitea”

Zorionak ikastolako ikasle eta irakasleei emandako denboragatik eta egindako lan bikainagatik.