Guraso agurgarriok:
Dakizuenez, ikastolako kanpoko espazioen antolaketaren eta kudeaketaren inguruko hausnarketa-prozesu betean sartuta gaude Andramari Zornotzako Ikastolan. Gaiaren garrantzia kontuan hartuta, ezinbestekotzat jo dugu ikasle, guraso, irakasle eta langileen iritzia jasotzea, eta horretarako tailer bereziak antolatu ditugu, Tipi eta Hiritik At kooperatiben laguntzarekin.
Hain zuzen ere, helduentzako tailerra izango da maiatzaren 18an, asteazkenean, 17:00etatik 18:30era, ikastolako jantokian.
Tailer honetan helduon proposamenak jaso eta elkarrekin espazioak amestu eta irudikatuko ditugu. Aurreko saioa hausnarketakoa izan bazen, oraingo honetan ideia zehatzak maketetan landuko ditugu.
Gaia garrantzitsua da oso eta pentsatzen dugu gurasook ere baduzuela zeresana horren inguruan. Horregatik, parte hartzeko deia luzatzen dizuegu guztioi.
Bertan elkartuko garelakoan,
Agur bero bat.