Kaixo gurasoak,
Lehen Hezkuntzako 3.mailan hezkuntza emozionala lantzen dugu astero.
Badakizue zer diren arlo honetako helburu batzuk?
- Gure emozioak hobeto ezagutzea.
- Besteen emozioak identifikatzea.
- Gure emozioak erregulatzeko trebetasunak garatzea.
- Emozio ezkorren ondorio kaltegarriak ekiditea.
- Emozio baikorrak garatzeko trebetasuna garatzea.
- Bizitzeko jarrera positiboa izatea.
- Pertsonarteko harremanak hobetzea.
Ostegunero izaten ditugun saioetan, marrazkiak edo dramatizazioak egin eta baloreekin lotutako ipuinak entzun edo sortzen ditugu. Meditatzeko teknikak ikasten ditugu. Hemen gure lanaren argazki batzuk: