Skip to main content

KULTUR ASTEAN MURGILDUTA

Datorren astea, martxoaren 27an hasi eta 31rainokoa, Kultur Astean murgilduta emango dugu Andramari Zornotzako Ikastolan. 2. ebaluazioa guztiz itxi ondoren eta Aste Santuko oporraldien atarian, alor akademikoa osatzeko askotariko jarduerez hornitu dugu astea.

“Askotariko jarduerak” aipatu ditugu eta hala da; izan ere, kanpoko hezitzaileek emandako prebentzio-tailerrak izango dira baina baita gure ikasle ohien bisitak ere, hala nola Asier Artaraz saskibaloi-jokalariarena eta Oier Etxebarria pilotariarena, euren ibilbideaz jardun eta egun egiten duten kirolaz gozatzeko.  

Eta, horrekin batera, gurasoek emandako jarduera, hala nola Rosa dantzariaren jarduna edo gure irakaslea ere izan zen Iker Hormaetxeren ipuin-kontakizuna, bai eta  Iker Gonzalez pailazoaren bisita ere.

Dena dela, ikasleen arteko harremana eta parte-hartzea izaten da Kultur Astean indartu nahi izaten dugun alor nagusietako bat, eta hor kokatu behar dira, esaterako, goi mailetako ikasleek behe-mailetakoei egindako ipuin-kontatzeak, gazteagoentzako jolas-zirkuitoa edota ikasleek eurek antolaturiko kirol txapelketak: futbol-txapelketa, saskibaloi-txapelketa, atletismo-txapelketa… eta baita txapel-jaurtiketako txapelekta ere!

 

HIZPRO TALDEA