Laguntza departamentua

Hezkuntza integrala bermatzea izanik gure ikastolaren helburua, Laguntza Departamentua bertako organorik esanguratsuenetako bat da. Izan ere, hauxe da haren eginkizuna: ikastolako ibilbidean, HHtik DBHra, ikasleen artean ageri den aniztasunari kalitatezko erantzuna ematea, horri lotutako erronka eta betebehar guztiak barnean hartuta.

Horretarako, aditu talde sendoa dauka Andramari Ikastolak, elkarrekin lanean, fokua ikasleengan ipinita, gure Hezkuntza Proiektuarekin bat egiten duena. Tartean daude, besteak beste, pedagogia terapeutikoan espezializatutako irakasleak, hezkuntza-laguntzaile espezialistak eta hezkuntza psikologoak.

Zeintzuk dira funtzio nagusiak?

Ikastolako profesionalekin (irakasleekin nahiz irakasle ez direnekin) koordinatzea, aniztasunaren trataerari erantzunik osoena emateko. Ildo horretan, ikasle bakoitzak, beraren aniztasun-berezitasunaren arabera, behar dituen hezkuntza-bideak eta -laguntzak zehazten laguntzen diete ikastolako gainerako profesionalei.

Aholkularitza eta jarraipena ikastolako irakasle eta familiekin. Hala, etengabeko harreman zuzena dute irakasle eta senideekin, hezkuntzan oro har eta ikasleen arabera, hezkuntza-jarraibideak eta pautak eskaintzeko.

Hezkuntza premia berezien identifikazioan, trataeran eta jarraipenean parte hartzea. Irakaskuntzako gainerako langileei, baina baita familiei ere, kasuan-kasu balio lezaketen baliabideak eskaintzea.

Ildo beretik, departamentuak bere gain hartzen du gure ikastolara heldu berriak izanik,  oraindik euskara ez dakiten ikasleen jarraipena egitea, irakasle eta tutoreekin batera.