Skip to main content

Lan-eskaintza- Zientzietako irakaslea

Andramari Zornotzako Ikastolak DBHko zientzietako irakasle bat behar du 2026-2027 ikasturte osorako.

📌 Zer eskatzen dugu?

  • Zientzia-jakintzagaiak irakasteko titulazio egokia.

  • CAP edo Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra.

  • Euskarako C1 ziurtagiria edo baliokidea.

🔍 Zer baloratuko dugu?

  • EKI proiektua ezagutzea.

  • Hezkuntza emozionalean eta ikaskuntza kooperatiboan ezagutzak izatea.

  • Antzeko lanetan eskarmentua izatea.

💼 Zer eskaintzen dugu?

  • Irailaren 1etik ekainaren 30era arteko kontratua.

  • Hasieran % 55 inguruko lanaldia, hilabete batzuen ostean lanaldia osatzeko aukerarekin.

  • Baldintzak Ikastoletako Lan Hitzarmenaren araberakoak (DBHko irakasleari dagozkionak).

📩 Nola eman izena?

Interesatuek bidali zuen curriculuma (CV) posta elektroniko bidez:

  • E-posta: zornotza@ikastola.eus

  • Erreferentzia (Gaia): DBH ZIENTZIAK
  • Epemuga (Azken eguna): uztailaren 2an, ostegunean, amaituko da epea.

> Oharra: Elkarrizketarako hautatutakoei bakarrik deituko zaie.

Andramari Zornotzako Ikastola