Skip to main content

EUSKAL JAIA 2026

Aurreko asteetan iragarri dizuegun bezala, urriaren 3an Zornotzako Euskal Jaia ospatuko dugu herrian bertan. Gure kultura, ohiturak eta euskara elkarrekin bizitzeko eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen jarraitzeko egun berezia izango da.

Gogoratu 12.00etan Herriko Plazan egingo den “Ikastetxeak dantzaz eta kantuz” ekitaldian Andramari Zornotzako Ikastolakook ere parte hartuko dugula. Hitzordua 11.45ean egin dugu, Kalbario plazan, guztiok batera plazara joateko (euria egiten baldin badu, hitzordua Harrisoneko parkean egingo dugu eta ekitaldia karpan egingo da). Plazako ekitaldiaren ondoren, kalejira musikatu bat egongo da, 13.00etan, nahi duten guztiak batzeko. 

Euskal Jaian egingo den dantza eta kantu emanaldia ondo prestatzeko eta ikastolako zein herriko giroa berotzen joateko, informazio garrantzitsu hau helarazi nahi dizuegu:

  • Entsegua: Ostiralean, irailak 2, 17:00etan entsegua egingo dugu ikastolako barruko patioan. Gure dantzak eta abestiak elkarrekin prestatzeko aukera paregabea izango da.

  • Abestia: Ospakizunari doinua jartzeko, Joxe Mari Arrizabalagak eta Andoni Larreak sortutako “Zornotzako Euskal Jaia” abestiaren letra atxikitzen dizuegu. Etxean ikasten joateko gonbidapena egiten dizuegu.

Egun horretan baserritarrez jantzita etortzera gonbidatzen zaituztegu, gure jantzi tradizioari eta jaiari kolorea emateko.