LEHEN SOROSPEN IKASTAROA (0-8 urte bitarteko haurrekin)
Asteartean, apirilaren 25a, 0-8 urte bitarteko haurrekin lan egiten dugun irakasle eta hezitzaileok lehen sorospen ikastaro oso interesgarri eta baliagarria jasotzeko aukera izan genuen, pediatra profesional baten eskutik.
Adin tarte horretako haurrekin ala helduekin egin beharreko maniobrak ez dira berdinak izaten, eta medikuntzan ematen diren aurrerapausuak izugarriak direnez, ezinbestekoa zaigu gure jakintzak egunean izatea. Horregatik, aldiro aldiro horrelako prestakuntzak eskaintzeko konpromezua hartu du Ikastolak, bertan lan egiten dugunon eta bertan ikasten duten gure txikitxoen segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko asmoz.