LeiduZU? Ba orain, kontaiZU!
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako “LeiduZU? Ba orain, kontaiZU!” lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Zelaieta zentroan. Lehiaketa horren helburua irakurritako liburu bat modu sormenezkoan kontatzea da, eta gure herriko LH 5etik DBH 4ra arteko ikasle ugarik hartu dute parte.
Oso pozik gaude gure ikastolako bi ikasle saridun suertatu direlako DBH 1-2 kategorian: Sare Muniozguren eta Libe Zarazua (DBH 2). Sari gisa, Elkar liburu-dendetan liburuak edo materiala erosteko 150 euroko bonua jaso dute. Zorionak bioi egindako lan bikainagatik eta erakutsitako sormenagatik! 🎉👏
Jarraian, haien lanak partekatzen dizkizuegu guztiontzat irakurgai egon daitezen. Gozatu euren talentuaz! 👇






