Skip to main content

GURASO ESKOLA: ELKARBIZITZA

Astearte arratsaldean eskainitako guraso eskoletan elkarbizitzaren gaia jorratu zen, eta azalpen profesionalak entzuteko aukera izateaz gain, bakoitzak bere kezkak eta ardurak plazaratzeko abagune aparta ere izan zen. 

Saio interesgarria eta emankorra izan zen guraso zein irakasleontzat, eta biziki eskertu nahi dizuegu etorri zineten guztioi. Gai honek lanerako aukera zabala eskaintzen du eta ikastolatik, behintzat, horretan jaraituko dugu, bizikidetza osasuntsu eta aberasgarri baten alde lanean. 

Mila esker zuen interesa eta prestutasuna adierazten duzuen guztioi. Saio horretan erabili zen aurkezpena partekatzea erabaki dugu, bertaratzeko aukera izan ez zenutenok ere jorratu ziren gaien inguruko nozio txiki bat izan dezazuen.

Aurkezpena