2026/27 IGERILEKU SAIOEN HASIERA ETA EGUTEGIA
Urriaren 1etik aurrera igerilekuko saioei hasiera emango diegu LH1etik LH4ra bitarteko mailetan. Ikasleen antolaketa eta jarraitu beharreko ohar garrantzitsuak zehaztu dizkizuegu jarraian.
EKARRI BEHARREKOA:
- Bainujantzia soinean. – Eskupainua.
- Txankletak. – Aldatzeko mudak.
- Txanoa. – Uretako betaurrekoak.
OHARRAK:
➤ Garraioko erabiltzaileak igerilekuan jaitsiko dira, irakaslea bertan egongo da eta.
➤ Igeri egingo ez duten ikasleek ikastolara etorri beharko dute.
Irakasleak.






