Pasa den ostiralean Euskararen Eguna ospatu genuen ikastolan eta LH1eko ikasleok hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izan genuen.
Horrela bada, goizean goizetik Argitxo etorri zen gure geletara. Berarekin jolastu, dantza egin eta argazkiak ateratzeko denbora izan genuen.
Argitxori agur esateko ordua iritsi zen eta denon artean besarkada itzela eman genion!
Ondoren, LH3ko ikasle ausartek ikastolako irakasle den Lore Barrenak sortutako abestia abestu ziguten. Artista hutsak dira!
Guzti hau gutxi balitz, DBHko ikasleek ipuin desberdinak irakurri zizkiguten ikastolako txoko desberdinetan.
Arratsaldean ere ekintza desberdinak izan genituen. DBH3 eta DBH4ko ikasleek antolatutako jolasetan parte hartu genuen eta eguna agurtzeko, diskofesta egin genuen!
Egun ederra pasatu genuen!