Skip to main content
KIMUAOharrak

LH1: Gabonetako azoka

By 2022/11/17No Comments

Bazkide agurgarria:

Aurten, urtero legez, asanbladako erabakiaren arabera, Gabonetako azokako txosnako lanaren ardura LH1 gelako gurasoei dagokie.

Lana guztion artean banatzeko bilera bat antolatu behar dugu eta zuek bertan egotea oso garrantzitsua da dena aurrera ateratzeko.

Bilerara bertaratzen diren gurasoak lana aukeratzeko lehentasuna izango dute, beraz, ezin baduzu etorri, egokitu zaizun lan-taldean moldatu beharko zara.

Hauexek izango dira lan taldeak (gutxieneko langile kopurua):

  • Taloen masa prestatu+txorizoa egosi ( aurreko egunean (6 gurasok) 16:30etan ikastolan).
  • Muntaia/desmuntaia + garbiketa (12 guraso)
  • Txosnan:
    • Txosnan edariak  saltzen (2 guraso)
    • Txosnan talo tiketak saltzen (1 guraso)
    • Txosnan taloak + txorizoak banatzen (2 guraso)
    • Txosnan talo-pilotak egin eta zapaltzen  (8 guraso)
    • Txapan  (3 guraso)
    • Mikroan (guraso 1)
    • Laguntzaileak (2 guraso)

NON:          Ikastolako liburutegian

NOIZ:         azaroaren 23an (asteazkena)

ORDUA:     17:00etan

ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK!