Skip to main content

SUKARRIETARA IRTEERA

LH1 eta LH2 mailetako ikasle eta irakasleok, ikasturte amaierako irteeran, Sukarrietara joango gara trenez.

  • Eguna: maiatzaren 29a, ostirala.
  • Ordutegia: 09:00etan ikastolan elkartuko gara eta denok batera jaitsiko gara tren geltokira.
  • Kostua: Euskotrenek 12 urtetik beherakoentzat eskaintzen duen doako txartel pertsonalizatua (BARIK) izanez gero, ekarri dezakezue (haurraren erantzukizunpean). Gainerakoei ekaineko ordainagirian kobratuko zaizue bidaia.

☀️ Ekarri beharrekoak: 

  • Umeak arropa erosoarekin bidali.
  • Bainujantzia jantzita eraman behar dute.
  • Etxetik krema emanda.
  • Eguzkitako txapela (izenarekin).

→ ? Motxila barruan: 

    • Hamaiketakoa, bazkaria edo jantokiko piknika.
    • Aldatzeko muda (barruko arropa).
    • Eskuoihala.
    • Eguzkitako krema potea.

LH1 eta LH2ko irakasleak.