BERMEORA IRTEERA
Joan den ostiralean, LH2ko ikasleak Bermeora joan ginen trenez. Hasteko, arrantzaleen museoa bisitatu genuen, aspaldiko arrantzaleen bizitza eta balearen ehiza ezagutzeko. Ondoren, portura joan ginen olatuaren eskultura ikustera eta paseo bat ematera.
Elizpean bazkaldu eta gero, bertan jolasten gelditu ginen.
Nahiz eta euri asko egin, oso ondo pasatu genuen!