Skip to main content

LH3ko ikasleek, Erronka ikasgaian nahasketak egin dituzte, jaki desberdinak (olioa, kakaoa, irina, azukrea, kanela…) nahasi dituzte eta gertatzen diren aldaketak ikusi dituzte. Ondoren, egindako esperimentuen ondorioak ere atera dituzte. 

Beste alde batetik, Matematikan neurri unitateak bereganatzeko garbantzuekin pisu ezberdinak kudeatu dituzte eta estimazio lana ere egin behar izan dute. 

Ederto pasatu dugu jakiekin esperimentatzen!