Skip to main content

Aurreko ostiralean, hilak 10, LH3ko ikasleek Miren Agur Meabe idazlea ezagutzeko eta berarekin hizketan aritzeko aukera paregabea izan zuten.

Berak idatzitako hainbat liburu erakutsi eta aurkezteaz gain, liburuetara eta irakurzaletasunera hurbildu gintuen gauza interesgarri dexente irakatsiz. Horien artean: liburu bat idazteko gutxienez 3 hilabetetik 3 urteera behar dituela. Horrez gain, liburuak idazteko behar dituen ideiak tximeletak bezalakoak direla esan zigun. Batzuetan, asko agertzen eta bururatzen zaizkiola (tximeletak udaberrian bezala) eta beste batzuetan, gutxi (neguan).

Berak irabazitako sari garrantzitsuenen artean, jendeak kaletik geldiaraztea eta agurtzea daude, berarentzat garrantzitsuenak direnak. 

Bukatzeko, irakurtzeko ohitura hartzea oso garrantzitsua dela gogorarazteaz gain, liburu onek eragin izugarria dutela esan zigun.

Oso gustura egon ginen, galdera mordoa eginez eta asko disfrutatu genuen.

Hurrengora arte!