Skip to main content

URKIOLAN

Apirilaren 24an, LH3ko ikasle-irakasleak Urkiolako Parke Naturalera joan ginen txangoan.

Lehenengo, ibilalditxoa egin genuen basoan eta irudimenarekin jolasean aritu  ginen, irudimena erabiliz, animaliak eta beraien bizilekuak ezagutu genituen. Argazki dotoreak atera ondoren, hamaiketakoa jan genuen Toki Alai parketxean. 

Gero, ibilbide didaktikoaren txanda izan zen, zuzenean behatutako aztarnak Urkiolako fauna basatiarekin eta bere ohiturekin lotu genituen.

Ondoren, Toki Alai Parketxean, erakusketa eta bideoaren bitartez, Parkeko animaliak eta beraien bizilekuak ezagutu genituen.  

Gero, Letona Korta baserrian bazkaldu genuen. Merezitako jolasordua izan ondoren, neka-neka eginda eta oso pozik itzuli ginen ikastolara.

Hurrengo irteerara arte!