Skip to main content

LH-BIZKARGI EGUNA

Urteroko tradizioari jarraituz, atzo, maiatzaren 3a, Bizkargira txangoa egin genuen LH 4, 5 eta 6ko ikasleok. Zornotzarrontzat eta inguruko beste herri batzuentzat oso garrantzitsua izan zen mendi hau iraganean eta sasoi horiek omenduz egin genion aurre atzoko beroari.

Batzuk errazago eta beste batzuk motelago, denok lortu genuen heltzea eta egun zoragarri batez gozatzea.