MUNDU BAT BERTSO
Ikasturte hasiera bueltan da, eta, berarekin batera, Mundu bat bertso; Bertsozale Elkarteak ikastetxeetan bertsolaritza eskolak emateko sortutako proiektua. Zuen seme-alabak proiektuan parte hartzen dute, eta Xabier Irakulis Agirre izango du irakasle aurtengo ikasturtean.
Ordutegia: Astelehenak 9:00-10:00 edo 10:00-11:00.
Mundu bat bertso proiektuaren bidez, ikasturtero, 29.500 ikasle inguruk lantzen dute bertsolaritza Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Horietatik, herenak inguru Bizkaian. Proiektuak ikasleen hizkuntza gaitasunean eta ahozkotasunean eragiteko helburua du, eta hori bertsolaritzarekiko eta euskararekiko zaletasun eta jarrera positiboaren bitartez egiten du. Horrela, bertsozaletasuna sustatzeaz gain, euskararen erabilera bera ere indartzen du.
Hauek dira proiektuaren ardatzak:
- hizkuntzaren ezagupena eta praktika.
- kulturaren sustapena eta ezagutza.
- musikaren eta trebetasun pertsonalen eta sozialen lanketa.
Mundu bat bertso egitasmoa finantzatzeko, ezinbestekoa izan da Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntza.
Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu ondorengo estekan: