AITONA-AMONENTZAKO EMANALDIA
Lehen hiruhilekoan zehar, LH5eko ikasleek zenbait proiektu burutu dituzte. Ilusio handia jarri dute horiek gauzatzen, eta orain beraien lanak erakusteko ordua heldu da. Emanaldi txikitxo bat prestatu dute eta beraien aitita-amamak gonbidatu nahi ditugu okasiorako. Beraz, abenduaren 20an ikastolan egingo dugun emanaldira etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu LH5eko aitaita-amama guztiei. Animatu eta hurbildu zaitezte!
– EMANALDIA –
NORENTZAT: LH 5eko aitona-amonentzat
EGUNA: abenduaren 20an
ORDUA: 15:00 – 16:00
TOKIA: Ikastolako liburutegia