LH5eko IKASLEAK AZOKA SOLIDARIOAN PARTE HARTZAILE
LH5eko ikasleek Picassoren “Gernika” koadroa margotu dute oraingoan. Horretarako, lehenik, margolana aztertu, bertan agertzen diren elementuak identifikatu, elementu bakoitzaren esanahia bilatu eta, azkenik, kartulina zuri baten gainean tenpera erabiliz Gernika koadroa margotu dute, zuri-beltza erabiliz eta askotariko estiloak erakutsiz.
Egindako lan guztiak salgai egon dira LH6ko ikasleek antolatutako azoka solidarioan. Dakizuenez, bildutako diru guztia “Ongi etorri errefuxiatuak “elkartera bideratuko da.