Skip to main content
EKIAOharrak

LH5: Proeiktuen aurkezpena

By 2022/12/07No Comments

Familia agurgarriak:

 

Lehen hiruhilekoan zehar, LH5eko ikasleek zenbait proiektu burutu dituzte. Ilusio handia jarri dute horiek gauzatzen eta orain beraien lanak erakusteko ordua heldu da. Emanaldia txikitxo bat prestatu dute eta beraien aiton-amonak gonbidatu nahi ditugu okasiorako. Beraz, abenduaren 19an ikastolan egingo dugun emanaldira etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu LH5eko aitaita-amama guztiei. Animatu eta hurbildu zaitezte!

Eskerrik asko