Kaixo Andramarikide:
Idatzi honen bidez, LH 6ko ikasleek antolatu duten Azoka Solidariora gonbidatu nahi zaituztegu. Beraien objektu kuttunak (gustuko liburuak, jolasak,…) eta egindako eskulanak izango dituzte salgai. Aurten, LH 5ekoek ere euren ekarpena egingo dute plastika arloan egindako lanak salduz.
Jasotako dirua Zornotzako Ongi Etorri Errefuxiatuak Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko dute.
Eguna: Martxoaren 28an
Ordua: 16:30ean
Tokia: Goiko patioa (euria bada liburutegi eta ondoko aterpean)