Skip to main content

ENGLISH SANDWICHES!!

Oraingo honetan, gure LH 6ko ikasleak sukaldari lanetan ibili dira Ingleseko proiektuaren baitan. Jaki desberdinen onurak, elikagaiak, jatorria eta errezeta desberdinak landu ostean, bikoteka “healthy sandwiches” (otarteko osasuntsuak) diseinatu eta egin dituzte. Eta nola ez, horiek dastatzeko aukera ere izan dute!!

Landutako guztia praktikan jarriz, datorren asteko azoka solidarioan ere, ikasleek prestaturiko bokadutxo batzuk dastatzeko aukera izango duzue. Gainera, irabazi guztiekin beste pertsona batzuk lagunduko ditugularik.

Hemen dituzue egindako sandwich batzuk, ikusgarriak benetan!!