Skip to main content

Kaixo Familia!

Gure LH-ko ikasle nagusienek atzoko eta gaurko egunean “Lurzorua programan” parte hartzeko aukera izan dute. Ortuko lanabes, tresna eta teknika desberdinak aztertzeaz gain, sasoiko produktuak ekoiztearen eta kontsumitzearen garrantziaz hausnartzen ibili dira. Lurrak eskeintzen dizkigun altxorrak baloratzeko aukera aparta izan da eta ikasleak oso gustura aritu dira.

Goizean ortua eta bertan egiten den lana bertatik bertara ikusteko aukera izan dute, eta arratsaldean, Jauregibarriako interpretazio zentrora eginiko bisitak kontzeptu batzuk finkatzeko eta errepasatzeko balio izan du.

 

IKASIZ GOZATZEN!