Skip to main content
KIMUAOharrak

LHtik DBHra doazen ikasleak: Guraso batzarra

By 2022/06/23No Comments

Lehen Hezkuntzan sei urte egin ondoren, gure ikasleak DBHra pasatuko dira. Beraien bizitzetan etapa berri bati emango diote hasiera eta, berrikuntza guztiekin gertatzen den legez, hainbat aldaketei aurre egin beharko diete: ordu lektibo gehiago, ordutegi berria, irakasgai berriak, irakasle berriak… Berrikuntza guzti horiei buruz hitz egiteko, batzar labur bat antolatu du  Ikastolak eta bertaratzeko deialdia luzatzen dizuegu. Hona hemen batzar horren zehaztasunak:

EGUNA: Ekainak 29 (asteazkena)

ORDUA: 17:00etan

LEKUA: Ikastolako jantokia

 

Ondo izan