Ongi etorriak 2022-2023 ikasturtera!
Mahi-Mahi bueltan da ikasturte berriarekin batera, eta milaka sorpesa berrirekin gatoz!
Hilabete honetako argi-izpia Jolasa izango da. Mahi-Mahi proiektuan jolasa eraldaketarako tresna da. Jolasa eta esperimentazioa da ikasleen egunerokotasuneko hizkuntza eta Mahi-Mahi espazioetan honetarako aukerak ematen ahalegintzen gara jolas libre, zein gidatuak proposatuz.
Gizakiaren garapenerako motorra da jolasa. Bazenekiten gizakia gehien jolasten duen espeziea dela? Jolasa ikaskuntza, aisia nahiz gozamenarekin lotzen dugu.
Jaio eta izakiaren lehenengo urteetan erabat konektatzen dugu jolasarekin, jolasa bizitzaren erdigunean kokatzen dugu. Hala ere, urteak aurrera joan ahala, poliki-poliki behar honetatik aldendu egiten gara. Mahi-Mahi proiektuan jolasa terapeutikoa dela pentsatzen dugu, bai haur txikientzat nahiz ikasle zaharragoentzat ere.
Aipatutako guztiagatik, hilabete honetan, jolasari leku berezia emango diogu jantoki nahiz patioetan. Jolasarekin lotutako esperientzia ezberdinak izango ditugu jantoki eremuan (sukaldeko matematikak, eskuekin jateko aukera, poke bowl-a, elikagaien semaforoen menua…). Jolastoki eremuan aldiz, tamaina handiko jolasekin gozatzeko aukera izango dugu (trivial XXL, super altxorraren bila, tangram erraldoia…). Prest zaudete Urria deskubritzeko?
Hona hemen Urriko agenda
Mahi-Mahi